50.415 euroko soldata dute parlamentariek dedikazio esklusiboko kargu badira

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 16a, 07:42

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkura baten unea. Arg:parlamentodenavarra.es

>Parlamentuko presidenteak, Ainhoa Aznarezek 57.253 euroko soldata izanen du 2018an. 
>Mahai eta Eledunen batzarreko kide direnak dedikazio osoko karguarekin 56.718 euro izanen dituzte urtean.
>Dietetan 137 euro jasoko dituzte parlamentuko ekimenetan parte hartzeagatik. 

Adostu dute aurtengo soldata eta dieten igoera zenbatekoa izanen den Nafarroako Parlamentuan lan egiten dutenen kasuan. Presidenteak, Ainhoa Aznarezek 57.253 euroko soldata izanen du. Gainerako parlamentariek, dedikazio osoa baldin badute 50.415 euroko soldata izanen dute, Mahai eta Eledunen batzarreko kide badira 56.718 euro (dedikazio osoz aritzen ez direnek 42.538 euro).

Dietak ere adostu dituzte. Parlamentuak deitutako ekitaldietan parte hartzeagatik 137 euro jasoko dituzte Iruñean edo Iruñetik 25 kilometrora bizi direnek, gainerakoek, 162 euro. Parlamentarien joan-etorriak ordaintzeko 0,31 euro kilometro bakoitzeko jasoko dute. Nafarroatik kanpo egiten diren bidaietarako 50 euro ordainduko dizkiete eta nazioartera baldin badira bidaia horiek 80 euro izanen dituzte egunean.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!