Gaur ezagutuko da nor izanen den UPNren buru 2019ko hauteskundeetarako

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 15a, 08:48

Jose Javier Esparza UPNren 10. kongresuan. Arg: upn.org

Egun, alderdi erregionalistaren buru den Javier Esparzak baino ez du iragarri bere burua aukeztuko duela UPNren lidergoa eramaten segitzeko. Gaur da azken eguna hautagaiak aurkezteko. Besterik ezean, Esparzak berak segituko du postu horretan, eta bestela, urtarrilaren 28an eginen dituzte barne hauteskundeak.

Hogeitabost urte Nafarroako Gobernuan gidaritza makila hartu ondoren 2015ean galdu zuen postu hori UPNk. Ordutik barne eztabaida eta bilera ugari egindakoak dira. Javier Esparzak hartu zuen Yolanda Barcinaren ondorengotza eta ordutik gauzak ez dira bare egon alderdi erregionalistaren baitan. Asteazkenean, aurreikuspenek diotenaren arabera, hautagai bakarra aurkeztuko da UPN alderdiaren buru izateko: Javier Esparzak iragarri du bakarrik bere burua aurkeztuko duela. Hala, aldaketarik ez bada, 2019ko hauteskundeetan Esparza bera izanen da UPNren hautagai nagusia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!