Nafarroaren erakusleiho izanen da Madril

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 15a, 07:31

Turismo azoka, Fitur, izanen da asteazkenetik igandera Espainiako hiriburuan. Foru erkidegoak stand propioa izanen du 38. edizio honetan ere. 

Nafarroaren erakusleihoa izanen da 2018 honetako Turismo Alorreko Azoka handia, Fitur. Madrilen egiten dute urtero ekitaldi hori eta aurten ere Nafarroak bere txoko propioa izanen du. Nafarroa puntu kardinal guztietan zeharkatzen duten lau ibilbideak, Donejakue Bidekoak, izanen dira. Done Jakue bideak asko erakartzen du. 65.000 atzerritarrek baino gehiagok egin zuten iaz Nafarroatik pasatzen den bideren bat. 

Fitur asteazkenean abiatuko da eta egun horretan bertab, urtarrilaren 17an Nafarroarako Turismoko Plan Estrategikoa aurkeztuko dutela ere iragarri dute.

Nafarroa erakargarri egiteko bidea

Eta datuei begira jarrita, joan den urteak utzitakoa izan du gogoan Aierdik. Azaroa arte milioi bat eta erdi bisitari izan dira %3,8 gehiago. 17.394 lanpostu sortu ziren eta bataz beste ia bi gau ematen dituzte bisitariek bertan. Kanpinetan igarotzen dituzte egun gehien, hiru. Hoteletan, Landetxeetan eta halakoetan bataz beste bi gau.

Nondik datoz gurera bisitan? Bada, Euskal Autonomia Erkidegotik eta Espainiatik. Batez ere kasu horretan Madril eta Katalunatik. Atzerrira begiratuta, Frantzia, Alemania eta Estatu Batuetatik datoz gurera. Noaingo aireportuaren joan-etorriak handitu egin dira, %26.

2018an Turismora bideratuko den dirua %26 handituko da, 6,6 milioi eurotik 8,5 milioi eurotara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!