'UrtarriJAZZ' hasiko da gaur, tokiko jazzari buruzko hitzaldi eta kontzertu zikloa

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 12a, 08:14

Ramón García Lara piano-jotzailearen lehen lana da, eta kontzertua Sanduzelaiko Civivoxean entzun ahal izango da, 19:30etik aurrera.

Hiru kontzertuk eta hitzaldi batek osatuko dute Sanduzelaiko Civivoxean egingo den UrtarriJAZZ zikloaren programa. Tokiko jazzaren errealitatea ezagutu eta aztertzeko lau hitzordu dira. Lehenengoa, bihar, Luces del Norte proiektua aurkezteko kontzertu batekin. Jarduera guztiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrera doan da, gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

Luces del Norte proiektua Ramón García Lara piano-jotzaile nafarraren lehen lana da. Haren bidez musikarekiko duen interesa islatu nahi du, zazpikote formatuko talde txiki batekin. Horretarako, Nafarroako jazz musikaririk nabarmenenak izango ditu alboan. Musika honetan agerikoa da jazz big band taldeen oihartzuna, eta ederki erakusten du Bill Holman, Oliver Nelson, Wayne Shorter, Don Menza, eta Dave Slonaker musikarien eragina. Honako hauek osatzen dute taldea: Ramón García Lara, Ramón García Olcoz (tronpeta), Iñaki Rodríguez (saxofoi altua), Oskar Lakunza (saxofoi tenorra), Miguel Moisés (tronboia), Luisa Brito (kontrabaxua) eta Daniel Lizarraga (bateria).

Kontzertuez gain, zikloaren barruan, urtarrilaren 16an, asteartearekin, hitzaldi bat egingo da, Sanduzelaiko Civivoxean ere, 19:30ean, non Patxi Tapizek –jazz-aditu eta Tomajazz aldizkari digitaleko zuzendariak– musika estilo honek Nafarroan duen presentziari buruz hitz egingo baitu. Herri mailan merezi duten aitortza ez badute ere, badira proposamen ugari, zeinek, jazzaren etiketapean, ezagunak izatea merezi duten musikak sortzen baitituzte. Saioaren helburua izen horietako zenbait ezagutaraztea  izango da, eta musika horiek entzunez gozatzea.

Bi kontzertu gehiago, urtarrileko beste bi ostiraletan

Urtarrilaren 19an, ostiralarekin, 19:30ean, NOT (Grooving Funk) taldeak joko du Sanduzelaiko Civivoxean. Jon Uribeetxeberria musikariaren proposamen batetik abiatuta, NOT New Orleanseko groovearen eta funkyaren osagairik originalenak adierazteko asmoarekin sortu zen, eta festarako izpiritua eta dantzarazteko gaitasuna publikoarekin partekatzeko asmoz.

M.O.M. (Musicians On Mars) taldeak itxiko du zikloa, Madalena d'Oliveira-Martins kantautore portugaldarrak idatzi eta konposatzen dituen abestietatik eta Jokin Zabalza, Patxi Ugarte eta beste musikari batzuen musika-unibertsoetatik sortzen den musika-proiektua. Kontzertua urtarrilaren 26an izango da, ostiralarekin, 19:30ean. Jazz molde handiagoko profila eskainiko dute kontzertuan, moldaketa eta estandar berriak txertatu baitizkiote errepertorioari.

UrtarriJazz

  • Urtarrilak 12, ostirala, Sanduzelaiko Civivoxa. 19:30
    • KONTZERTUA
    • Luces del Norte proiektua
    • Ramón García Olcoz, tronpeta. Iñaki Rodríguez, saxofoi altua. Oskar Lakunza, saxofoi tenorra. Miguel Moisés, tronboia. Luisa Brito, kontrabaxua. Ramón García Lara, pianoa, konposizioa eta moldaketak. Daniel Lizarraga, bateria.
    • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta, ordubete lehenagotik (bi gonbidapen pertsona bakoitzeko)
    • Urtarrilak 16, asteartea, Sanduzelaiko Civivoxa. 19:30
      • HITZALDIA
      • ¿Jazz en Navarra?¡Jazz en Navarra!
      • Hizlaria: Patxi Tapiz, jazzean aditua eta Tomajazz aldizkari digitaleko zuzendaria.
      • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta, ordubete lehenagotik (bi gonbidapen pertsona bakoitzeko)
      • Urtarrilak 19, ostirala, Sanduzelaiko Civivoxa. 19:30
        • KONTZERTUA
        • NOT (Grooving Funk)
        • Francesco Casali, Hammond organoa. Asier Egüés, gitarra elektrikoa. Jon Uribeetxeberria, bateria.
        • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta, ordubete lehenagotik (bi gonbidapen pertsona bakoitzeko)
        • Urtarrilak 26, ostirala, Sanduzelaiko Civivoxa. 19:30
          • KONTZERTUA
          • M.O.M.
          • Jokin Zabalza, gitarra eta baxua. Patxi Ugarte, gitarra eta ukelelea. José Luis Gómez ‘Koki’, saxoa. Magdalena d’Oliveira- Martins, ahotsa.
          • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta, ordubete lehenagotik (bi gonbidapen pertsona bakoitzeko)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!