Eskubaloian, Nafarroa estatu mailako Top 8an

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 9a, 19:55
Arg: David Azcona y Marta Contín

Urtarrilaren 2tik 7ra Galizan jokatutako Erkidego Autonomoen Selekzioen arteko Eskubaloi Txapelketan, Nafarroatik lehen mailako sei selekzioek sailkapena lortu zuten, Nafarroa estatu mailako Top 8an kokatuz.    

Honetaz mintzatu gara Iñaki Muñoz, Nafarroako Eskubaloi Federazioko Zuzendari Teknikoarekin“Kirol Txiki, Esfortzu handi” kirol tartean, Irrintzi Plaza saioan.                                                                                             

Bestalde, eta astero bezala, Mikel Nabarrok bildu ditu guretzat azken egunotan hainbat kiroletan izaniko emaitza garrntzitsuenak.

 

XAKEAN

Gabonetan lehiaketa solidario bat izan genuen. Alegia, ADEMNA ongintzako xake torneoa. Esklerosi Anitzekoa duten pertsonen aldeko topaketa hau lehiatu zen joan den igandean Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxean eta 120 xakelari baino gehiagok lagundu nahi izan zioten ADEMNA elkarteari inskripzio prezioaren bitartez eta maite duten kirola jokatuz, noski. Egia esan, elkartea eta jokalari guztiak garaileak izan ziren. Hala ere, torneoko txapeldunak honako hauek izan ziren:

 

- 1.800 puntu baino gutxiago dituenen artean: Adolfo Ruiz.

- 1. Beteranua: Jose Manuel Lopez Orois.

- Absolutu kategoriako 1.a: Unai Garbisu Maisu Internazionala.

 Esaten dugun moduan, zorionak guztiei erakutsitako elkartasunarengatik!

 

TENISEAN

 Adi egon behar dugu hurrengo izen propioa jarraitzeko. Alegia, Iñaki Montes. Iruña Tenis Klubakidea distiratzen ari da estatu mailan ospa handiko txapelketak irabaziz. Azkena, pasa zen asteburuan Madrilen lehiatutako Marca egunkariko promesak txapelketa non 88 tenistak parte hartu zuten kadete kategorian eta gure kirolari hoberena izan zen. Gainera, 15 urte izan arren, pasa den abenduaren 27a Iñakik absolutu kategoriako Nafarroako Txapelketa irabazi zuen Iñaki Alcalde tenista mitikoa eta helduagoa irabazi ondoren. Emakumezkoen kategorian Marta Sexmilo txapelduna izan zen. Dena den, esaten dugun moduan, ustekabe nagusirik Iñaki Montesen titulua eta denboraldi arrakastatsua. Suziri bat bezala doa eta.

 

IZOTZ-HOCKEYEAN

Denboraldi polita ere daramatzate Uharte Izotz Taldeko neskek. Iberdrola Ligako bigarrenak dira. Hau da Estatuko mailarik altuena. Azken jardunaldian Txuri Urdin donostoriarra irabazi zuten Itaroa Izotz jauregian eta asteburu honetan sailkatu ahalko dira titulua lehiatzeko. Majadahonda taldea sailkapeneko burua da, uhartearrek puntu berdinak izanda. Gure neskei partidu bat gehiorik ez falta zaie eta asteburu honetan lehiatuko den azken jardunaldian posizioa mantentzen badute, Majadahondaren aurkako 3 partiduko play-off jokatuko lukete titulua erabakitzeko.  Uhartearrek etxean jokatuko dute larunbat honetan Valdemororen aurka, sailkapeneko azken-aurrekoaren kontra eta datorren astean kontatuko dugu gure nesken aukerak nola geratu diren.

 

SASKIBALOIAN

Begibistan dago emakumezkoen nafar kirola sasoi onean dagoela, saskibaloian ere, Valladoliden urtarrilaren 3tik 7ra lehiakatu ziren Espainiako Txapelketetan kadete kategoriako Nafarroako Selekzioak Preferente Mailara igoera lortu baitzuen. Iñigo Baigorrik zuzendutako neskek partidu guztiak irabazi zituzten eta datorren urtean Estatuko hoberenen aurka lehiakatuko dute. Zoritxarrez, haur kategoriako selekzioak ez zuen zorte berdinik izan eta kategoria berezitik preferentera jaitsi dira partidu guztiak galdu ondoren. Egia esan, aurkari indartsuagoak izan zituzten lehenengo partiduetan eta azkenik Extremaduraren kontra galdu zuten mantentzeko partidua lau punturengatik.

 AGENDA

Gizonezkoen Nafarroako Errugbi Selekzioak Estatuko B Mailaiko titulua defendatuko du larunbatean Nafarroako Unibertsitate Publikoko instalazioetan Kantabriaren aurka jokatuz. Nafarrak txapeldunak izan ziren eta aurten txapela mantendu nahi dute. 18 Urte Azpikoek arratsaldeko hiruretatik eta 16 Urte Azpikoek lau t´erdietatik jokatuko dute. Aukera paregabekoa nafar errugbiaz gozatzeko!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!