Xabier Zabalak 'Brisa' lanaren doinu goxoak ekarri dizkigu

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 29a, 11:24

Musikari Zarauztarra Euskalerria Irratian izan da bere lan berria aurkezten. Hogei urtez beste batzuentzako musika konposatzen ibili ondoren bere bakarkako lehendabiziko diskoa dugu Brisa izenekoa.

 Oso lan pertsonala aurkeztu du Xabier Zabalak aspaldi konposatzen hasi zena. Mimo handiz prestaturiko hamabi abesti bildu ditu bertan, sentipen eta doinu desberdinak islatzen dituztenak. Une egokia iruditu zaio Zabalari eginak zituen abestien artean hamabi hauek aukeratzeko, grabatzeko eta kaleratzeko. Bere estudioan bertan grabatu eta ELKAR-eko Victor Santxezekin nahastu ondoren, masterizazioa Californiako Los Angeleseko After Hours estudietan egin zuten.

Erlazionatuak

Xabier Zabalaren Brisa

Euskalerria Irratia 2017 abe 29 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!