Haurrendako antzerkia, bihar eta etzi, Iturramako eta Sanduzelaiko Civivoxetan

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 27a, 07:48

Jon Braun eta Adel antzezlanak taularatuko dira, eta sarrerak 3 euroan salgai daude.

 

Jon Braun eta Adel antzezlanak taularatuko dira, eta sarrerak 3 euroan salgai daude

Haurrendako antzerki programazioaren barruan beste bi saio egingo dira Civivox sarean. Asteazkenean, Iturramako Civivoxean, Jon Braun antzeztuko da txotxongiloekin, eta bihar, ostegunarekin, Sanduzelaiko Civivoxean, emanaldi magiko bat egongo da: Adel, GEN Theatre konpainiaren eskutik. Emanaldiak 18:00etan izango dira, eta sarrerak 3 euroan salgai daude emanaldiak izango diren Civivoxetan eta online www.pamplonaescultura.es eta www.pamplona.es webguneetan.

Jon Braun familiei eta 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako txotxongilo-antzerkia da. Historikoki haurrek jasan dituzten ezbeharrak dakarzkigu. Imanol Urbietaren abestiko indio txikiari buruzko ipuina kontatzen digu, western itxurako estetika zaindua eta abestiak eta koloreak baliatuta, umorez, abenturaz eta emozioz betea. Jon Braun zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun ausardiaz mintzo zaigu.

Osteguneko antzezlana Adel da, eta festa arranditsu batera gurasoekin joan behar izan duen neska baten istorioa kontatzen du. Neska galdu egiten da, eta inor ez omen da ohartzen. Jolasean-jolasean, gelaz gela dabil, ganbara handi batera heldu arte. Trastez betetako kutxa bat irekitzean abenturaz eta lagun magikoz betetako bidaia txundigarria hasiko da.

Haurrendako antzerkia. Abenduak 27 eta 28

  • Abenduak 27, asteazkena. Iturramako Civivoxa, 18:00
    • Jon Braun
    • Anita Maravillas Teatro
    • Sarrera: 3 euro. Iturramako Civivoxean eros daitezke, eta www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es webguneetan. Familiei eta 4 urtetik gorako haurrei zuzendua
    • Abenduak 28, asteartea. Sanduzelaiko Civivoxa, 18:00

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!