'Navarrometroaren' arabera berdinketa legoke aldaketaren aldeko indarren eta erregimenaren artean

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 20a, 11:01

Parlamentuak eskatutako barometroa aurkeztu dute gaur. Arg: Javier Lorente @lorentedoria

Nafarroako Parlamentuak eskatzen duen barometroaren arabera 25 eserlekutara berdinketa izanen litzateke hauteskundeak orain eginen balira, alegia: 25 eserleku izanen lukete UPN-PSN-PPN eta Ciudadanosek eta 25 eserleku EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak. 

Navarrometro izenarekin ezaguna da Nafarroako Parlamentuko barometroa. Zertan dira indar politikoen babesak? Herritarrek zer jarrera hartuko lukete orain hauteskundeak eginen balira?

Bada, 25 eserlekutara berdinketa iragarri du Navarrometroak. Alegia, hala geratuko litzateke Nafarroako Parlamentua:

  • UPN izanen litzateke lehen indarra 16 eserlekurekin, 2015eko hauteskundeetan 15 lortu zituen.
  • EH Bildu izanen litzateke bigarren indarra, 9 eserlekurekin 2015ean bat gutxiago zuen 8.
  • Geroa Bai izanen litzateke hirugarren eserleku bat galduta: 8 izanen lituzke orain 2015ean 9 zituen. 
  • PSNk galduko luke babes handiena hauteskunde berri batzuetan: 7 eserleku izatetik 5 izatera pasako zen eta laugarren indarra izanen litzateke.
  • Podemos-Ahal Duguk 6 eserleku eskuratuko lituzte, 2015ean 7 zituen.
  • PPk 3 eserleku lituzke, 2015ean baino bat gehiago.
  • Izquierda-Ezkerrak mantendu eginen lituzke bi parlamentarioak. 
  • Lehen aldiz, Ciudadanos sartuko litzateke Nafarroako Parlamentuan eserleku batekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!