IrriSarri Land-ek egunero irekiko du gabonetan

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 20a, 08:50

Abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, 10:00etatik 18:00etara egonen da zabalik Igantziko abentura parkea.

Tirolina, jolastokia, bizikleta pistak eta beste hamaika gauza dauzkan abentura parkea irekiko dute abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, 10:00etatik, 18:00etan -gabon, urteberri eta errege egunetan izan ezik; orduan, programatutako ekintzak baino ez dituzte eginen-.

Ostatua ere martxan izanen dute eta otordu bereziak prestatu dituzte, gainera, gabon egun jakinetarako. 

Ostean, urtarrilaren 7tik martxora itxira egonen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!