Arrakastatsua izanen da Navarra Arenaren irekieraren hasierarako antolatu udten Circo del Sol taldearen emanaldia. 2019rako dago aurreikusia ikuskizuna, baina hala ere dagoeneko 10.000 sarrera saldu dira, hau da, txartelen artean %25 saldu dira azken bost egunotan.
2019ko otsailaren 6tik 10era Toruk, el primer vuelo ikuskizuna eskainiko du Circo del Sol konpainiak. Intermnet bidez erosten ahal dira sarrera hiru toki hauetan: livenation.es, Ticketmaster sarean eta Corte Inglésen. Guztira 42.000 sarrera jarri dituzte salgai eta 46 eta 67 euro artean balio dute. Haurrek %20ko deskontua dute.