Salmentaz gain, usadiozko ofiziak nola egiten zituzten ere azalduko dute eta musikarik ez da faltako. Gainera GKEek ere beremn txokoa izanen dute.
Besteak beste, jateko produktuak aurki daitezke: esaterako, marmeladak, gatzak, pasta, txokolatea... Baina badira bestelakoak ere, hala nola, zeramika, artisautza, beriaz egindako objektuak eta bitxiak.
Iruñeko Udalak antolatzen du eta Nafarroako Elikagai Artisauen Elkarteak kudeatzen du.
Ordutegi zabala
Gaur zabalduko dute, 17:00etan, eta, bihartik aurrera, goizez eta arratsaldez egonen da irekia -11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara-. bi egunean baino ez dute itxiko: 25ean eta urtarrilaren 1an.