Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

NUPek 2017ko Ikerketa Sariak eman dizkie ikerketa-ibilbide eta ekarpen zientifiko onenei

Euskalerria Irratia 2017-12-14 09:23   kultura  Nafarroa

Erakunde-ekitaldi horretan, teknologia edo jakintza transferitzeko emaitzarik onena ere saritu da.

NUPek 2017ko Ikerketa Sariak eman dizkie ikerketa-ibilbide eta ekarpen zientifiko onenei
Argazkia: Saritutako ikertzaileen taldea, errektorearekin eta Ikerketako errektoreordearekin. | Ikusi handiago | Argazki originala

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2017ko Ikerketa Sariak eman zituen atzo, abenduak 12 (asteartea), eta horien bidez ezagutu zizkien Luis María Marroyo Palomo eta Martín Larraza Kintana irakasle eta ikertzaileei beren ikerketa-ibilbide osoak, eta 2015. eta 2016. urteetako ekarpen zientifikorik onenak ere ezagutu zituen. Azken horien irabazleak Lucía Ramírez Nasto, Ana González Ureteaga eta Belén Iráizoz Apesteguía irakasle eta ikertzaileak izan ziren.

Ekitaldian eman zen, halaber, saria 2015ean edo 2016an bukatutako kontratu edo proiektu batetik eratorritako jakintza edo teknologia transferitzeko emaitzarik onenarentzat. Sariduna Francisco Javier Arregui San Martín Teknologia Elektronikoko katedraduna izan zen, “Impacto de la transferencia en Navarra a través de la empresa Eversens” izeneko lanarengatik. Aipatu konpainia NUPen “spin off” izendatu zuten aurtengo martxoan, eta bere sustatzaileak Arregui bera, Juan Mari Pérez Azpeitia, Leyre Ruete Ibarrola eta Ignacio Raúl Matías Maestro izan dira.

Alfonso Carlosena errektorea izan zen ekitaldiaren burua, eta 13:30ean egin zen, Gurbitzak eraikineko Nicolás Oresme aretoan. Errektoreak agurra eta ongietorria emanda, Ramón Gonzalo García Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak hartu zuen hitza, eta, ondoren, diplomak banatu zituzten. Bestalde, Martín Larraza Kintana irakasleak esker emateko hitz egin zuen, aitorpena jaso duten ikertzaile guztien izenean.

Ikerketa-ibilbide gailenak

Martín Larraza, jendaurrean hitz egiten

Martín Larraza, jendaurrean hitz egiten

Aipatu bezala, zeremonian bi ikerketa-ibilbide oso ezagutu ziren: Zientzia Zehatzen eta Biologia, Medikuntza eta Teknologia Zientzien arloetako ikerketa-saria Luis María Marroyo Palomo Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakaslearentzat izan zen, eta, Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomia Zientzien arloei dagokien saria Martín Larraza Kintana Enpresen Kudeaketako Saileko irakaslearentzat izan zen.

Ondoren, Zientzia Zehatzen eta Biologia, Medikuntza eta Teknologia Zientzien arloetan, 2015. edo 2016. urteetan jakintza edo teknologia transferitzeko emaitzarik onena aitortzen duen saria  Lucía Ramírez Nasto Landare Ekoizpeneko katedradunari eman zioten, artikulu honengatik: “Transposable Elements versus the Fungal Genome: Impact on Whole-Genome Architecture and Transcriptional Profiles”. Argitalpenaren egileak hauek dira: Raúl Castanera, Leticia López-Varas, Alessandra Borgognone, Kurt LaButti, Alla Lapidus, Jeremy Schmutz, Jane Grimwood, Gúmer Pérez, Antonio G. Pisabarro, Igor V. Grigoriev, Jason E. Stajich eta Lucía Ramírez.

Bestalde, Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomia Zientzien arloetan, 2015. edo 2016. urteetan jakintza edo teknologia transferitzeko emaitzarik onenaren sariaren irabazlea Ana González Urteaga Enpresen Kudeaketako Saileko irakaslea izan zen, artikulu honengatik: “The cross-sectional variation of volatility risk premia” (“Aldakuntza hegakortasuna duen arrisku-primaren sekzio gurutzatuan”). Lanaren egileak Ana González-Urteaga bera eta Gonzalo Rubio izan dira.

Kategoria berean, Belén Iráizoz Apezteguía Ekonomia Saileko irakasleak ere saria jaso zuen, “Uneven responses to climate and market influencing the geography of hig-quality wine production in Europe” artikuluarengatik (“Erantzun desberdinak Europako kalitatezko ardoaren ekoizpenaren geografiari eragiten dioten klimari eta merkatuari”), zeina Isabel Bardají Azcáratek eta Iráizozek berak idatzi baitute.

Giza eta Gizarte Zientzietan, Zientzia Juridikoetan eta Ekonomia Zientzietan saritutako artikuluak

Ana González, saria jasotzen

Ana González, saria jasotzen

Giza eta Gizarte Zientzietan, Zientzia Juridikoetan eta Ekonomia Zientzietan saritu zituzten artikuluetako lehenengoan, Gonzálezen hitzetan, “hegakortasuna duen arrisku-primaren sekzio gurutzatuko aldakuntzaren determinatzaileak aztertzen dira, zorroei dagokienez, merkatuan hegakortasuna duen arrisku-prima eta, bereziki, kaudimengabeziaren prima, horiek baitira identifikatu diren eta giltzarri diren arrisku-faktoreak. Gainera, emaitzek erlazioa dute zorroen banako osagaiek kreditu-arriskuarekin eta estres finantzarioarekin daukaten portaera desberdinarekin”, adierazi du.

Saritu duten bigarren artikuluan, Europar Batasunean kalitatezko ardoa ekoizten duten zenbait lurraldetako ardo-ekoizpenaren eraginkortasun teknikoa aztertzen da, azalpen anizkuneko testuinguru batean, klimaren eta eraginkortasunaren nahiz klimaren eta errendimendu ekonomikoaren arteko loturak behatuz. Belén Iráizozek azaldu duenaren arabera, “emaitzek klima-aldagaien eragin esanguratsua adierazten dute, batez ere tenperaturarena, bai ekoizpen eta eraginkortasunean, bai moldaerazko gaitasunaren eskualdeko desberdintasunak azaltzeko.”. “Bestalde —jarraitu du—, ikus daitekeenez, iparralderago dauden eskualdeetan input gehiago erabiltzea lagungarria izan da klima-aldaketarekiko kalteberatasuna murrizteko, eta, gainera, kapitaleko lan eta teknologia intentsiboek merkatuetan gertatu diren aldaketetarako moldaketa azaltzeko balio dute. Halaber, eraginkortasun teknikoa hobetzeko ahalmena nabarmena da, batez ere hegoaldeko eskualdeetan, kontuan hartuz txikia dela bertako maila”.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa