Zerrenda bakarrarekin eginen dituzte hezkuntzako lan eskaintza publikoak

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 21a, 14:04

Maria Solana Hezkuntza Kontseilaria eta Roberto Perez hezkuntza zuzendaria. Arg:eitb.eus

Haur eta Lehen Hezkuntzako 2015eko 73 plazak ez dira galtzen utziko: deialdia 2018an eginen du departamentuak eta azterketak 2019ko ekainean eginen dira. 

Hezkuntzako mahai sektoriala bildu da gaur. Hezkuntza Departamentuak iragarri dienen artean, datozen Lan Eskaintza Publikoetan zerrenda bakarra osatuko dutela. Hau da, euskara ere badakiten irakasleek zerrenda bakarra osatuko dute gaztelania bakarrik dakitenekin.

Mahai sektorialean sindikatuei esan diete zerrenda bakarra ezarriko deladatozen Lan Eskaintza Publikoan. Gaur bertan eman du horren berri Roberto Perez Elorza hezkuntza zuzendariak. Gurekin ere hitz egin du. (AUDIOA BEHEAN). 

Sindikatuek nola jaso duten albistea ere ezagutzen ari gara. LAB sindikatuak pozez jaso du albistea. Nora Salbotxek gogorarazi du eskaera hori LABek hasieratik egin duena dela eta gero lortu dutela gehiengo sindikatu bat zerrenda bakarraren alde egotea. Poza da behingoz euskara ere badakiten irakasleei aukera berdintasuna ematea. Zuhur jaso dute albistea Steilas sindikatuak. Ez da nahikoa zerrenda bakarrarekin, zerrenda integratua behar dela esan du Amaia Zubietak, nahiz eta poztu egin diren aurrera pauso honekin.

73 plazak ere aterako dituzte azterketara

Haur eta Lehen Hezkuntzako 73 plaza ez dituzte galtzen utziko. Badakizue, 2015eko deialdiko plazak dira eta heldu den urtean 2018an eginen dute deialdia. Azterketak 2019an eginen ditu hezkuntza departamentuak.

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!