Altsasuko gazte auzipetuen alde makina bat ekimen egin dituzte, eta, orain, pauso bat gehiago eman dute: 'Altsasukoak aske' literatur lehiaketa antolatu dute. Nahi duen orok parte har dezake, poesia, narrazio laburra eta mikroipuin modalitateetan. Bi kategoria izanen dira: 14 urte artekoa eta 18 urtetik gorakoa.
Lanak posta arruntaz bidaliko dira, oinarrietan zehaztutako helbidera. Sari banaketa publikoa urtarrilaren 26an izanene da, eta orduan ahoz gora irakurriko dira, Altsasuko Gure Etxean ospatuko duten ekitaldi publikoan.