BEITU!ez da aplikazio bat, teknologia berrietara egokitzen den plataforma digitala baizik. Hilero, izena eman duten gazteek WhatsApp bidez beren mugikorrean jasoko dituzte beraiek kontsumitzen dituzten aisialdi gaiekin lotutako edukiak, hala nola, elkarrizketa labur eta dibertigarriak, bideoak, umorea, sexu eta drogen inguruko kontsultak –modu pribatuan egiteko aukera eta adituek eskainitako zerbitzua–, lehiaketak… Baina beti modu entretenigarrian eta hizkuntza argia eta zuzena erabiliz.
Gazteek gazteentzako sortua
Kolaboratzaile sare bat osatzeko helburua ere badu BEITU!k, gazteek gazteentzat sortutako plataforma izan dadin. Besteak beste, Ane Atxutegi eta Telmo Trenado youtuberrak, Mr. Euskaldun ilustratzailea, Xabi Martin iparra.eus proiektutik izanen dira kolaboratzaleetako batzuk.
Bestalde, sare sozialen bidez, erabiltzaileek BEITU! osatzeko aukera izanen dute, gustuko dituzten edukiak proposatuz. Instagrami esker –@beitu_insta– egunero BEITU!ren jarraitzaileekin harreman zuzena mantentzeko aukera dute, euren interesak, iritziak eta zalantzak entzunez, eta norabide bikoitzeko etengabeko komunikazioa mantenduz. Landutako beste sare sozial bat Spotify da; bertan sortutako zerrendaren bitartez, euskal musika taldeen aldeko apustua eginez.
BEITU! Zenbakitan
Euskal Herri osoko 20 udal eta mankomunitateren babesa du BEITU!k momentu honetan. Udalerri eta mankomunitate horien errealitatea oso anitza da: Donostia eta Iruñea hiriburuetatik hasi eta Bortzirietako mankomunitateraino.
Izan ere, Donostia izan da BEITU! proiektu pilotua martxan jartzeko apustua egin duen lehenengo udalerria eta iaztik Donostiako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean aritu gara egungo gazteen kontsumo ohitura berrietara egokitzeko asmoz. Haiei elkarlanari esker, milaka gazteek BEITU! jasotzen dute hilabetero.
Egun, 50 ikastetxe baino gehiagorekin gabiltza elkarlanean, eta azken hilabetean 500 izen-emate berri izan ditugu. Sare sozialetan ere geroz eta gehiago zabaltzen ari da @beitu_insta profilaren bidez eta dagoeneko 1.000 jarraitzailera iritsi gara.
BEITU! festa Iruñean
BEITU! ezagutzera emateko zein dagoeneko parte hartzen diren gazteen arteko komunitatea sortzeko asmoz, azaroaren 24an BEITU! festa antolatuko dugu Iruñeko Gaztediaren Etxean arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Euskara eta Gaztedia sailaren eskutik. Jaialdi honetan, gaztetxoek hainbat joko eta probetan parte hartuko dute eta opari zoragarriak lortuko dituzte: paintball gerra batean parte hartzeko aukera, escape room batetik ihes egiteko abentura bizitzea, tirolinetan botatzeak sortarazten duen zirrara probatzea… Festa honetan, fotomatoi bat izango dute argazki dibertigarriak ateratzeko eta zuzeneko musika eskainiko du Iruñeko talde gazte batek.
Nola jaso BEITU!
BEITU! hilero jaso ahal izateko, izena eman behar da. Hau doakoa da, eta bi modutara egin daiteke: Instagram kontuko portadan azaltzen den estekan klik eginez edo zuzenean www.gaztezulo.eus/beitu orrialdean sartuz. Behin harpidetza eginda, erabiltzailea BEITU! komunitatearen kide izango da eta hilero WhatsAppean jasoko du. Gustuko dituzten edukiak klik bakarrean eta lagunekin partekatzeko prest!
BEITU! kolaboratzaile bila dabil
Gazteek gazteentzat egindako komunikabidea denez, talentu bereziren bat duten gazteen bila dabil BEITU! eta horretarako lehiaketa jarri du martxan. Ilustratzailea, magoa, gamerra, youtuberra, marrazkilaria, abeslaria, makillatzailea, umorista... direna direla, beren abileziak munduari erakutsi nahi dieten gazteek lekua dute BEITU!n. Parte hartzeko, beren afizioa kontatu besterik ez dute egin behar, gurekin kontaktuan jarriz beitu@gaztezulo.eus emailaren bitartez.