Orimendi zuritu da. Udazkenean izandako lehen elurteak zuritu du dagoeneko mendia. Negua gero eta gertuago dagoela iragartzen du irudiak. Beriainen ere goi partean elurra bota du. Zuritzen hasi dira mendi gainak eta zenbait herritara ere iritsi da elurra: Abaurregainan, Basaburuan eta Ultzaman elur malutak izan zituzten atzo.