Boste entitateri zazpi milioi euroko iruzurra egiteagatik 25 pertsonaren partaidetza izan zela dio Bartzelonako Fiskaltzak. Tartean sartu ditu Nafarroako Kutxako bi zuzendari ohi. CUBICAN taldeko administrazio kontseiluko zuzendari ohiak ziren, CANeko etxebizitza saileko filialekoak, eta dokumentuak faltsutzea, iruzur egitea eta bidegabeko jabetza egitea leporatu die Fiskaltzak. Faktura faltsuen bidez eskaini ez ziren zerbitzuengatik 997.600 euro bideratzea leporatzen diete eta horrek CAN kaltetu zuela ondorioztatu du Fiskaltzak.
Nafarroako Kutxako administrazio kontseiluko kide ziren J.J.M.D (presidentea) eta A.D.D.P (bokala). Horien aurkako akusazioa da fiskalak egin duena.