Iker Vicente aizkolaria Norvegiatik etorri berria

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 7a, 19:23

Iker Vicente, Otsagabiako aizkolari gaztea, aurten bigarren gelditu da Euskal Herriko txapelketan. Joan den astean Norvegian izan da Timbersports munduko txapelketan. 

Timbersports izena daraman kirol honetan aizkora, trontza eta motozerra elkartzen dira. Ikerrekin batera Daniel aitak, Ruben Saralegi lehengusuak eta Soriako beste bi kidek osatzen dute Espainiako Selekzioa.

Azaroaren 3 eta 4an Norvegian ospatu den lehiaketara joan aurretik, Kanadako taldearekin entrenamendu saioak egin zituzten Otsagabian.

Hogei urteko gazte hau bide azkarra egiten ari da aizkoraren munduan. Aurten bigarren gelditu da Euskal Herriko txapelketan, Aitzol Atutxa txapeldunarengandik 18 segundura. Berarekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.

Honetaz gain Mikel Nabarro, Kirol Etxeko teknikariak beste hainbat kiroletako berriak ekarri dizkigu Kirol txiki, esfortzu handi! tartera:

 

Golfa

Zuasti Golf Klubak Nafarroako PITX AND PAT Txapelketa irabazi zuen. Asteburu honetan Lizasoko zentroko zelaian lehiatua izan zen eta gonbidatu gaiztoak izan zituzten: euria eta haizea. Eguraldi kaskarra izan arren, jardunaldia jokatu ahal zuten eta Zuasti eta Ultzama Golf klubak iritsi ziren finalera. Lehenengoek 3,5-2,5 irabazi zuten modalitate honetan non ibilbideak golfeko lehiaketa normaleenak baino motzagoak dira. Hau da, distantziak motzagoak dira.

 

Beisbola

Hainbat partida bertan behera geratu ziren, batez ere, adingabeko kategorietan. Hala ere, Senior Kategoriako Nafarroako Txapelketako finaletaz bai gozatu ahal izan genuen. Nafarroa Beisbol Taldea nagusitu zen Iruña Kirol Taldearen aurka 13-4 irabaziz. Modu honetan, Miguel Errozek zuzendutako mutilek titutlua berrestea lortu zuten.

 

Karate

Iruña Hiriko Txapelketa internazionala larunbatean Donibane Kirol Elkartean izan genuen. 2020.urtean Arte martzial hau Olinpikoa izanen da Tokyon lehiatuko diren jokuetan, hain zuzen ere, gonbidatuetako kategorian. Gauzak horrela, maila handiko karate txapelketaz izanen ditugu urte hauetan eta asteburu honetan Euskadi nagusitu zen, 25 domina lortuz, baina, Nafarrek soilik urrezko bat gutxiago lortu zuten eta bigarrenak izan ziren. Guztira 5 urrezko,  7 zilarrezko eta 12 Brotzezko domina eskuratu zituzten gure kirolariek kadete, junior eta 21 urte azpiko kategorietan.

 

Padela

Bandeja Padel Kluban Taldekako Nafarroako Beteranuen Txapelketa lehiatu zen eta Iruñeko Tenis Klubak irabazi zuen emakumezko eta gizonezko kategorietan. Arrakasta handiko torneo izan zen 27 taldek parte hartu baitzuten, 13 gizonezko eta 14 emakumezko talde izan ziren.

 

 

Agenda

Asteartero bezala, Uharteko Emakumezko Lau T´erdiko Pilota Txapelketako kartelera iragarriko dugu. Bihar, 19:00etatik Toki Alai Pilotalekuan final-zortzirenetako azken jardunaldia izanen dugu eta Naroa Agirre (Zestoa) eta Miriam Arrillaga (Aginaga) protagonistak izanen dira. Zorte on biei eta jende guztia gonbidatzen dugu txapelketa honetara lehendabiziko aldiz emakumeak ere jokatzen ari baitira. Gizonen partidak honako hauek izanen dira:

 

Olaizola (Huarte) vs. Elizalde (Erreka)

Olazabal (Irurtzun) vs. Salaberria (Erreka)

Santxo (Usurbil) vs. Ongay (Irurtzun).

Erlazionatuak

Iker Vicente

Euskalerria Irratia 2017 aza 07 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!