Lan Eskaintza Publikoetarako 566 plaza izanen direla aurten iragarri du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 30a, 14:35

Maria Solana eta Mari Jose Beaumont.

>Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean egin du eskaintza Gobernuak: 566 plaza izanen dira denera. 
>Hezkuntzarako 191 plaza, Osasunbiderako 221 plaza eta Administrazio Nukleorako 154 plaza. 

Nafarroako Gobernuak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean LanEskaintza Publikoetarako proposamena jarri du mahai gainean: aurtengo 566 plaza izanen lirateke denera.  Mari Jose Beaumont Barne Kontseilaria eta Maria Solana Hezkuntza kontseilariak iragarri dute.

Espainiako Gobernuarekin akordatu ondoren zein izanen den erreposizi tasa egin dute gaur proposamen orokor hori. 566 plaza lirateke denera, horietatik 191 hezkuntzan, 221 plaza Osasunbidean eta 154 plaza Administrazioko beste arloetarako.

Eta hezkuntzan ere zerrenda bakarra osatuko ote duten galdetuta, oraindik ere eztabaidagaia dela esan du kontseilariak. Lantzen ari diren gaia dela. Gobernua babesten duten lau alderdiekin, sindikatuekin eta gainerako alderdiekin landu beharreko gaia da. 

Administrazioan soldaten igoera ere onartu nahi dutela iragarri dute. Igoera hori %1,5ekoa izatea da proposatu duena Gobernuak. Sindikatuek iragarri dute dagoeneko soldaten igoera hori eskasegia dela. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!