Laukoaren babesa izan du Barkosek; oposizioa gogor aritu da Gobernuaren kontra

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 26a, 14:31

>Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta izquierda-Ezkerraren babesa izan du Lehendakariak egin duen hitzaldiak. Ñabardurak ere egin dituzte, zenbait hutsune sumatu baitituzte. 
>UPN, PSN eta PPn gogora aritu dira Barkosen aurka: Gobernu nazionalista indartzen ari direlako eta gizartearen zati bakar batentzat ari direlako gobernatzen. 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak programaren gaineko akordioa babesten dutela berretsi dute Uxue Barkos Lehendakariaren hitzaldiaren ondoren. Guztiek babestu dute Lehendakariak esandakoa, baina alderdi bakoitzak ñabardurak egin ditu. 

EH Bilduko Adolfo Araizek hasteko esan du urte luzez martxan izan den erregimena bertan behera gelditu dela duela bi urte. Aldaketarekin segitu eta indartzeko beharrezko pausuak ematera dei egin du Araizek. Datozen bi urteetarako erronkak markatu eta programaren gaineko akordioan hartutako konpromisoak betetzera jo behar dela esan du. Gainerakoak hitz hartzen ari dira artikulu hau idazten ari garen unean (Podemos, Ezkerra eta Geroa Bai).

UPN, PSN eta PPN gogor aritu dira Barkosen Gobernuaren kontra. Nazionalismoa lau haizetara zabaltzen aritzea, Nafarroa haustea, EH Bilduren pausoak segitzea eta Barkos bera etsita dagoela uste dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!