1984ko martxoaren 22an, Espainiako Poliziak Komando Autonomonoetako Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart eraili zituen Pasaiako Badian, tiroketa latzetan. Bertsio ofizialak tiroketa bi aldeen artean izan dela dioen arren, gainontzeko bertsio guztiek ziurtatzen dute poliziek baino ez zutela tirorik bota. Erailketa hutsa izan zela.
"Egia soziala" da bilatzen dutena, Yuri Agirrek, Berria egunkariari egindako elkarrizketaren arabera: "Gauza bat da egia juridikoa, eta beste bat egia soziala. Egia sozial hori zabaltzea eta oinarri finkoekin eta sinesgarritasunarekin ahalik eta jende gehienarengana iristea da helburua. Horregatik egin nahi genuen kazetaritza ikuspegitik zehaztasun eta zorroztasun handiko lana".
Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal zuzendariek dokumentalaren nondik norakoak kontatuko dituzte, emanaldiaren aurretik.