Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadiko kide izateagatik, espetxe zigor eskaera

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 23a, 07:37

Euskal presoekiko elkartasuna helarazteko ekimenak izan dira Herrira, Etxerat eta Jaiki Adi. 48 pertsonentzat 590 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu fiskalak. 

"ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, 48 euskal herritar epaitzekoak dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, horietatik 11 dira nafarrak. Fiskalaren zigor eskaerak jaso berri dituzte: zortzi eta 21 urte arteko espetxealdiak; 590 urte, denera. Eta, bete ostean, beste lau eta zortzi urte artean zaintzapean. Horrekin batera, fiskalak 117.600 euro galdegin ditu isunetan. Epaiketarako datarik ez du jarri oraindik auzitegiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!