Azaroaren 24an argitaratuko du hirukoteak estudioko bere bederatzigarren lana, eta abenduaren 9an aurkeztuko du Durangoko 52. Azokan.
Aurrerapen gisa, Infrasoinuak abestia plazaratu du, eta entzungai dago Badok atarian; hori bera izango da diskoaren izena ere. Duela bost hilabete inguru Bakarrik egoteko abestia aurkeztu zuten.
Hiru urte dira Denbora da poligrafo bakarra lan hirukoitza argitaratu zuela. Oraingo hau Bill Stevensonekin egin du, lan hartako Xake-mate kultural bat ekoitzi zuen musikariarekin, alegia.