CCOO: "Hezkuntzan lan eskaintza publiko masiboa behar da"

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 19a, 08:04

>Murrizketei aurre egin eta egoera iraultzeko unea dela esan du Daniel Hernandez CCOOko kideak. 
>"Zerrenda bakarraren eta euskararen eztabaida ez da arazoren muina, horrek ez du behin behinekotasuna konponduko". 

"Zerrenda bakarra sortzeko aukera ezin da izan hezkuntzaz ari garenean arazoaren muina", hala esan du Comisiones Obreras sindikatuako kide Daniel Hernandezek. Eztabaida "antzua" da hori bere ustez, oinarrian, beste arazo larriago bat dagoelako. Hezkuntzan irakasle ari direnen lan baldintzak: behin behinekotasun handia, kalitatea galtzea ekarri duena, murrizketei aurre egiteko ahalmenik eza eta oro har, hezkuntza publikoaren defentsa. 

Lehentasunak ongi markatu eta hezkuntza duina, kalitatezkoa eta publikoa izan dadin guztien adostasuna lortu behar dela uste du Comisiones Obrerasek.

Lan Eskaintza masiboa egiteko eskaera berretsi du: 1.800 eta 2.000 plaza ingurukoa. Erkidegoekin elkarlanean aritzea ez daitezen inguruko erkidegoetako irakasleak etorri hona eta murrizketei aurre egitea. Eskatu dutena da, Hezkuntza departamentuak argitu dezala behingoz zenbat plaza izanen diren lehiatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!