Altsasuko Gurasoak: “Epaiketan fiskalaren eskaerak ez onartzea espero dugu”

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 17a, 22:12

Urtebete joan da Altsasuko parranda giroan istiluak izan zirenetik. Hamar gazte daude auzi honetan epaiketaren zain eta hiruk espetxean segitzen dute. Batetik, Jaione Karrera abokatuarekin eta bestetik, Antxon Ramirez de Alda eta Koldo Arnanz gurasoekin solasaldia egin dugu Metropoli Forala saioan.

Antxon Ramirez de Alda                                                                                             “Luzea, eta era berean laburra izan da azken urtea. Adur semea kartzelan dagoen egun bakoitza amaigabea da. Nolanahi ere, jaso dugun elkartasun zabalarekin oso azkar pasatu da denbora”.

Koldo Arnanz                                                                                                                       “Erantzun gutxi eta galdera asko ditugu. Zergatik tematu dira Altsasuko herriarekin? Zergatik zigortu nahi dituzte hain gogor gure seme alabak? Zergatik ari da gertatzen egoera hau, orain?Nor dago auzi honen atzean?”  

Jaione Karrera                                                                                                                     “Epaiketan abokatuok agerian utziko dugu Altsasuko gertaerak ez zirela terrorismoa izan. Ez zegoela aurretik deus prestatuta. Froga eta lekuko asko ditugu. Taberna giroko erasoa izan zen, besterik ez".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!