Lesakan haurrak ere Nafarroa Oinez bestaren irrikan

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 11a, 18:43

Oihan Urroz, Laida Taberna eta Janire Otxandorena

Oihan Urroz, Laida Taberna eta Janire Otxandorena, Tantirumairuko ikastolako ikasleak, igandeko besta handiaz mintzatu zaizkigu. Bestalde Barkos Lehendakariak eta Solana kontseilariak harrera egin diete Nafarroa Oinez jaiaren antolatzaileei. 

Ate-joka dugu egun handia: urriaren 15ean, igandean, ospatuko du Lesakako Tantirumairu Ikastolak 2017ko Nafarroa Oinez besta. Azken prestaketa lanetan ari dira auzolanean herritarrak ibilbide erraz bezain atsegina atontzeko. Udalerriaren goikaldean kokatuko da eta 3 kilometro eta erdiko luzera izanen du, Lesakako industria eremutik nahiz baserri inguruetatik pasatzeko. Herriaren beraren isla. Bidean 4 gune topatuko ditu bisitariak (Arratzubi, Bertizenea, Biurgarai eta Uhartea) eta adin ororentzako moduko programazioaz gozatu ahal izanen du: kontzertuak, ostalaritza zerbitzua, bertso saioak, herri kirolak... Guztia Lesakako Tantirumairu ikastolakbertze erakin berri bat eraiki ahal izateko. Leloak berak ere horixe erran nahi baitu Lesakako ahozko hizkeran: bi eraikinekin ikastola bat osatu nahi du Tantirumairuk,bikin bat in.

1974an zabaldu zituen ateak Lesakako Tantirumairu Ikastolak 7 ikaslerekin. Ez zuten ez leku ez baliabide egokirik ere, baina gurasoen eta irakaslegoaren bultzadarekin aitzinera jarraitu zuten. 1988an Nafarroa Oinez egin zen herrian lehenengo aldiz eta Otxogorrieneaizeneko etxea moldatu ahal izan zen.Egungo 101 ikasleentzat, ordea, eskas gelditu da eta eraikin berri baten premian bigarrenez Nafarroa Oinez antolatzea erabaki du Tantirumairu Ikastolak. Egungo eraikinak ez baitu zabalkuntzarik onartzen.

Hain zuzen ere, hauek dira egungo behar zehatzak: Jangela handiagoa behar daerosotasunez ikasle guziei bazkaria eman ahal izateko; laborategi bat; hezkuntza premiak dituzten haurrekin lan bereziak egiteko gela; talde bikoiztuak banatzeko gelak; eta bulegoak.

Baliabide horiekin ikaslea erdigunean kokatzen duen pedagogia berritzailearekin jarraitzeko bidea izanen luke ikastolak, eta batez ere, euskal kulturaren transmisioa gauzatzen segitu ahal izanen luke, Lesakako Nafarroa Oinezen asmoa horixe baita: Euskararen presentzia eta garrantzia aldarrikatzea Nafarroa osoan; Tantirumairu ikastolanauzolanean lanean segitzea, belaunaldiz belaunaldi gure hezkuntza proiektu propioa garatzeko Euskal Herriko gainontzeko ikastolekin batera; eta Lesakar eta Bortziritar guztiak euskara eta euskal kulturaren inguruan batzea.

 

Egitaraua

Erlazionatuak

Nafarroa Oinez Tantirumairuko ikasleak

Euskalerria Irratia 2017 urr 11 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!