Mari Karmen Ubiriak bere bi semeak eraman zituen 1974an zabaldu berria zen Lesakako Tantirumairu ikastolara. Gaur egun bere bilobak bertan ikasten du. Izaskun Rodriguez ama gaztea da. Biekin mintzatu gara familien parte hartzeaz ikastolan. Mari Karmenek oroitzapen polit eta hunkigarriak ditu eta sentimentu horiek dira, hain zuzen ere, bigarren belaunaldiko guraso gazteek jaso dituztenak.
Honetaz gain Aitor Irazoki, ikastolako zuzendariak igandeko festaren egitarauaren berri zehatza eman digu. Berari galdetu diogu, bestalde, zein den ikastolak betetzen duen esparrua, irakaskuntza publikoak D eredua ere eskaintzen duen herri euskaldun honetan.