Joseba Lasarte Nafarroa Oinezeko tokiko koordinatzailea da. Beratarra sortzez, 20 urte baino gehiago daramazki lanean Tantirumairu ikastolan. Aurten koordinazio lana egokitu zaio eta horretan dabil buru belarri, fin eta nekaezin. Gaur goizean adineko lesakar koadrilla ederra ari zen lanean, aldizkari kutxak prestatzen. Bere garaian ikastola sortu zutenak eta gaur egungo ikasleen aitatxi-amatxiak. Espero baino biziago bukatu dute lana, gainera.
Joseba Lasartek adierazi digun bezala, lau gune prestatu dute igandeko festarako eta 3.500 metroko ibilaldi zelai eta atsegina herrigunetik kanpo. Autoak eta autokarabanak aparkatzeko bi eremu atondu dituzte, hala ere gomendioa da autobusez joatea. Horretarako elkarteek, ikastetxeek eta lagun taldeek autobusak antola ditzatela gomendatzen dute.
Aurtengo berrikuntzen artean zelikaoentzako janaria egonen dela esan digu eta baita eraso sexisten aurkako puntu lila bat ere bai.
Honetaz gain, eguraldi bikaina ziurtzat jo daitekeela iragarri digute.