Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera bontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Ihauteriak hemen dira berriz eta urtero bezala Erremosenea baserriko harategian ospatzeko erabakia hartuko du Anek. Bere amonak utzitako hutsuneak eta ihauteriek sakonki zirikatuko dute Ane, oheratzean entzuten zuen ipuin hark ezkutuan zeraman benetako esanahia agerian utziz.
Atte hil aurretik antzezlana izanen da gaur ikusgai Nafarroako Antzerki eskolan. Miren Tirapu aktorearen lana oholtzan izanen da Maika Etxekopar zuzendaritzapean. 20:00etan izanen da, euskaraz eta sarrerak 5 euroan daude eskuragarri.