Euskalkiak atlas linguistikoaren bidez, 'Euskara Ibiltaria' erakusketan

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 6a, 08:30

Guztira 24 mapa linguistikok, 4.000 grabazio, 320 infogramak, 1´5 milioi hitzek, 12 liburukik eta Nafarroako 27 herriren parte hartzeak osatu dute Euskara Ibiltaria. 

Euskaltzaindiak egindako lanaren bidez euskalkiak gehiago ezagutzeko aukera izanen da Euskara Ibiltaria erakusketaren bitartez. Arratsaldean inauguratuko dute Parlamentuan eta geri astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara zein larunbatetan 10:00etatik 14:00etara izanen da aukera bisitatzeko, urriaren 31ra arte. 

Euskaltzaindiak egindako ikerketa lan mardul baten emaitza izanen da erakusketan ikusi ahal izanen dena. Oraindik amaitzeke dago eta 2021. urtean bukatzea aurreikusi dute. 24 mapa linguistiko izanen dira ikusgai. 4.000 grabazio baino gehiago eginak dituzte, 320 infograma, 1,5 milioi hitz berreskuratu dituzte, 12 liburuki atera dituzte eta Nafarroako 27 herritako bizilagunek hartu dute parte ikerketan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!