KIROL TXIKI, ESFORTZU HANDI
EMAITZA AIPAGARRIENAK
- SASKIBALOIA. María Asurmendi Espainiako Eliteko Superkopako Txapelduna, liga hasita eta lehendabiziko jardunaldia ligako jokaldi onenaren protagonista izan da. Bere Perfumerias Avenidak irabazi zuen Gironaren kontra.
- Megacalzado Ardoi (gizonezkoetan) eta Lagunak Lakita (emakumezkoetan) Nafarroako Kopako Txapeldunak. Zizurtarrek Eguesibarko taldea irabazi zuten finalean lehia handiko partida batean. 85-82
- NEGUKO KIROLAK. Martxan daude Henar Etxeberria txapeldunorde Espainiako Emakumezko Biatlon Kros Sprint Absolutu Txapelketan eta Peru Esteban Esparza podiumeko hirugarren tokira igo zen ere gizonezkoetan.
- ARRANTZA.2017ko Ur Gezako Gazte Txapelketako Sailkapen Finala prest (Arga Ibaian)
ENDIKA YERRO CHOCARRO 1.080, IGNACIO OLAGÜE ALDAZ 1.020 eta JON GONZALEZ NIETO 900 3,0
- ERRUGBIAN. Euskal Ligak hasi dira, gizonezko 1. mailan La Única Rugby Taldeak irabazi zuen Escor Gaztediren kontra 24-17, eta beste bi nafarrek galdu zuten, Errioxa Rugby Taldea Nafarroako Federazioaren barne dago eta Atlétiko San Sebastianen aurka kale egin zuten 28-6, eta Baztan Rugby Taldea Menditarrak sufritu zuen Kanpazar Arrasateren kontra 15-27 galtzen. Liga aragoiarra hasi zen ere eta hor dugu Erriberako Gigantes de Navarra, deskantsatu zuten baina asteburu honetan martxan jarriko dira Tuterako Nelson Mandela Estadioan larunbatan lau t´erdietan Zaragozako Fenix taldea aurrean izanda. Emakumezkoetan ere albiste onak eta txarrak, La Únikako neskak hasi dira irabazten Emakumezko ligan Hernaniren kontra 0-103. Pro lesionatu zen, Maddi Braco itzuli da... eta Errioxa Taldekideek galdu egin zuten Gernikaren kontra 49-7
ASTEBURU HONI BEGIRA...
HIPIKA. Nafarroako Jauzi Oztopo Txapelketako finala. 15:30etik Añezkar Hipika Kluban.