Hezkuntzan zerrenda bakarra egitearen aurka azaldu da Parlamentua

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 28a, 14:26

Parlamentuko une bat. Artxiboko argazkia.

UPNk aurkeztutako proposamena izan da, datozen Lan Eskaintza Publikoetan ez dezatela zerrenda bakarra egin. PSNk eta PPk babestu dute, Podemos-Ahal Dugu eta Ezkerra abstenitu egin dira, baina, hitz egiteko prest azaldu dira, eta Geroa Baik eta EH Bilduk aurka bozkatu dute. 

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du Hezkuntzan zerrenda bakarra osatzeko proposamena. UPNk aurkeztutako proposamena izan da, datozen Lan Eskaintza Publikoetan ez dezatela zerrenda bakarra egin eta PSNk eta PPk babestu dute, Podemos-Ahal Dugu eta Ezkerra abstenitu egin dira nahiz eta, prest azaldu diren gaiaz hitz egiteko, eta Geroa Baik eta EH Bilduk aurka bozkatu dute.

UPNk esan du zerrenda bakarrak ez direla juridikoki posibleak, nazionalisten nahiak asetzea baino ez dutena helburu. Alderdi sozialistak gaineratu du administrazioko langile izateko aukera berdintasunaren aurkakoa dela zerrenda bakarra. Podemosek eta Ezkerrak abstentziora jo dute ez dutela argi zer nolak zerenda bakarraz ari diren eta Gobernuaren azalpenen zain daudela.

Geroa Baik eta EH Bilduk esan dute bidezkoena, berdintasuna ziurtatuko duena eta logikoena dela zerrenda bakarra. Euskara zokoratu da orain arte eta behingoz zerrenda integratzailea behar dela diote. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!