Euskararen diskurtsoak Nafarroan aztergai Larrunen

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 26a, 18:02

Hilabete honetako Argiaren Larrun gehigarrian Koldo Martinez, Joxerra Olano, Inma Errea, Hedoi Etxarte, Ainhoa Aznarez, Oskar Zapata, Maria Solana eta Garbiñe Petriatiren iritziak bildu dituzte.

Diskurtsoen labirintoan salbazio bila

Nafarroan, aldaketaren indarrak Foru Gobernura iritsi zirenetik, euskara gudazelai bihurtu du oposizioak; eta une zehatzetan burrunba handia sortu du nafar gizartean. Zein diskurtsorekin erantzuten dute halakoetan euskaldunek eta euskaltzaleek? Zein ideiatan oinarritzen dute euskararen normalizazio prozesua? Joxerra Olano eta Koldo Martinez jarri ditugu aurrez aurre ideia hauen hausnarrean. Euskararen esparruko pertsona esanguratsuen iritziak ere bildu ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!