Kirol txikien istoriotxo handiak, erronkak, arrakasta... beste hedabidetan ez duten aukera emanen diegu astero Irrintzi Plazan Mikel Nabarroren laguntzarekin. Kirol Etxearen teknikaria eta kazetaria da bera eta astearteoro emaitzez ezezik kirol desberdinen inguruko informazioa eta protagonistak ere ekarriko dizkigu.
Denboraldiko lehen saio honetan azken egunetako emaitzak izan ditugu hizpide hasteko:
Badminton: Ander Cubillas eta Juan Cantón Donostiako Masterreko txapeldunak eta Amaia Taboada Suedian Espainiako Selekzioarekin
Irristaketa: Iruña-Gares Irristaketako Maratoia (Maite Ancin, 2.a)
Eskrima: Brontzezko domina bat Valladoliden
Txirrindularitza: Caja Rural Kopa Arazurin
Padel: Haizea Zamora hautatua Espainiako Selekzioko teknikaria izateko
Piraguismoa: Iruñea Piraguismo Klubako titulua eta Federazioko lan eskaintza
Kirol Egokituak: Iñaki Oloriz Tiroketa Oinpikoko Munduko Txapelketan izan da laster eta irailaren 30etik aurrera Mexikon ospatuko denMunduko Igeriketa Egokitutako Txapelketan bi kirolari iruindar egonen dira, Josu Pérez Diago eta Aralar Pérez Azpíroz. Haiekin telefonoz hitz egiteko aukera izan dugu Granadan ari direlako entrenamenduak egiten.
Asteburuko Agendan SF Txikito Pala Txapelketako finalak ostiralean Labriten, Nafarroako Saskibaloi Kopako emakumezko finalak eta Munduko Laia Txapelketa Garesen zpimarratu ditu Mikel Nabarro