Bi ikasgela berri izanen ditu aurten Hizkuntz Eskola Ofizialak Nafarroan. Eta ez da Iruñean izanen, ezta Tuteran ere baizik, Lizarran. Aspaldiko eskaera izan da Nafarroako erdialdean hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzearena, eta aurten, euskara eta ingelesa ikasten ahalko dute herritarrek baita Lizarran ere. 125 plaza izanen dira guztira.
Tierra Estella BHI zentroan jarriko dituzte hizkuntza eskolako ikasgelak eta urrian ekinen diote ibilbide berriari.Euskara ikasteko guztira 50 plaza izanen dira bi mailatan banatuta: B2 eta C1. Inglesaren kasuan berriz 75 izanen dira plazak eta hiru mailatan banatuta: oinarrizkoa, erdi-maila eta C1.
Lizarran berrikuntza izanen da hizkuntza eskola ofizialak aukera eskainiko duela hizkuntzak ikasteko, eta Tuteran eta Iruñean ere ohi bezala ariko dira. Aurten gainera, Iruñekoak urteurren berezia ospatuko du. 40 urte beteko ditu lehen aldiz ateak zabaldu zituela.
Aurten hortaz, euskara ikasteko aukera eskaintzeaz gainera eta atzerriko lau hizkuntza; ingelesa, alemaniera, italiera eta frantsesa; japoniera, txinera eta gaztelania ere eskainiko du Iruñeko eta Tuterako egoitzetan.
40 urteak ospatzeko ekitaldi bereziak ere izanen dira ikasturte honetan.40 urteotan 272.000 ikasle pasa dira Hizkuntza Eskola Ofizialetik. Eta ikasturte honetan ere asko izanen dira ikasleak. Hori bai, oraindik bada aukera izen emateko, irailaren 17ra arte.