Salestarren operazioaren aurkako arbuioa berretsi dute Aranzadik, Ahal Dugu-k eta Equok

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 16a, 12:11

Salestarren proiektu urbanistikoaren infografia

Aranzadik, Iruñeko Ahal Dugu-k eta Nafarroako Equok agiri bateratua karrikaratu dute, Gobernuari eskatzeko UPNren Udalez Gaindiko Eraginaren Plan Sektoriala (PSIS) atzera bota dezala

Hiru indar politikook eskaera zuzena egin diote Uxue Barkosen exekutiboari: “Proiektua bertan behera uzteko erabakia ezin da egon entitate pribatu baten (Salestarrak) zain, ezta merkatuaren menpe ere. Nafarroako Gobernua da proiektu hau bertan behera utzi behar duena, interes orokorraren aurkakoa delako, eta eskuduntza berea delako”. Hau da, UPNko gobernuak 2012an onarturiko Udalez Gaindiko Eraginaren Plan Sektoriala berehalakoan bertan behera uzteko galdegin diote aldaketaren gobernuari.

Agiriaren arabera, Nafarroako Gobernua proiektu honi “bultzada mediatikoa” ematen ari zaio, “atentzioa alor ekonomikora soilik desbideratuz, espekulazio operazio honen alde apustuari eutsi ahal izateko”.

Hiru indar politikoen irudikoz, “udal eskuduntzak urratzen” eta “herritarren parte hartzea eragozten” ari dira. Halaber, “UPNren hezkuntza eredura itzultzen ari dira,  itunpeko eskulak lehenetsiz eskola publikoen kalterako”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!