Guardasola 2017-08-16

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 16a, 11:39

Bidaiari bi etorri dira guardasolaren azpira. Kenyan izan dira safari batean Koldo Santamaria eta Aitor Urdaniz. Afrikako abentura ezagutzeko parada izan dugu. Kukai dantza taldeak, gaur, arratsaldeko zortzietan, Iruñeko Ziudadelan, Topa izeneko ikuskizuna eskainiko du. Eneko Gil Alberdik eman dizkigu xehetasun guztiak. Musikari tarte berezia egin diogu gaurko saioan: Alaitz eta Maider bikoteko kide Maider Zabalegi abeslaria bakarlari ari da orain. Lehenengo diskoa plazaratu du, Zuei izenekoa. Elkarrizketa egin diogu artista oiartzundarrari eta modu akustikoan, zuzenean, abesti zenbait ere kantatu dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!