Nafarroako Auzitegi Nagusiak hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Yllanesi, homizidioa egotzita. Espainiako Auzitegi Gorenak baieztatu zuen zigorra, 2010ean. Bederatzi urteko espetxealdia beteta, hirugarren gradua eman diote, eta espetxera lotara baino ez du joan beharko aurrerantzean.
2009an izan zuen epaiketa Yllanesek. Homizidioagatik 12,5 urteko zigorra ezarri zioten. Ez zen epailearentzat erahilketa izan. Epaiketa hura Berria egunkariko kazetariak. Naiara Elolak segitu zuen. Hala gogoratzen du:
"Laffageren familiarentzat ez da justiziarik egin bere alabarekin. Erahilketa izan behar zuenak homizidioarekin gelditu zelako", esan du . Lunes Lilas eta Andrea elkarteetako bozeramale Larraitz Trinkado.
2008an hil zuen Yllanesek Laffage. Sanfermin haietan ez zen deus aldatu. Jaiak berdin berdin segitu zuen. Epaiketan ez zen Iruñeko Udaleko agintaririk izan ez eta Gobernukorik ere. Horretan ere mugarria izan zen Laffageren kasua:"Joan den urtean bost gizonezkok emakume bat bortxatu zuten eta Iruñeko Udala eta Gobernua akusazio gisa aurkezten ari dira".
Genero indarkeriatzat ez zuen hartu Laffageren hilketa epaileak. Gizonaren eta emakumearen artean ez zelako aurretik erlaziorik frogatu: "Bien artean bazen erlazio bat, Opuseko klinikan lan egiten zuten biek, Yllanes psikiatra zen eta erizaina Laffage. Baina erlaziorik ez izanda ere gizonaren indarra baliatuta hil zuen emakumea", esan du Elolak.
Nagore Laffage gogoratzeko ekitaldia, gaur
Arratsaldeko zazpietan ekitaldi berezia eginen dute Kondestablearen jauregian Nagore Laffage gogoratzeko. Hitzaldia, hausnarketarako eta kontzientziaziorako tartea eta musika izanen dira. Nagore Laffage hil zutenetik 9 urtera, omenaldia eginen diote Andrea eta Lunes Lilas elkarteek. Gaur omenduko dute, 19:00etan, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Artista hauek parte hartuko dute: Kay Etxaniz, El Drogas, Hibakusha, La Chula Potra, Jolis Muñoz, Lorena Jimenez eta Pedro Planillok.