EUskaraz? Bai, eskerrik asko. Jakina! Prefosta! Gustu handiz! Plazer ikaragarriz! Horixe da Euskalerria Irratiak aurtengo sanferminetan zabaldu nahi duen mezua, elastiko baten bidez. Euskalerria Irratiaren kamiseta soinean, ibili Iruñean! Edo beste edozein herritako edo hiritako festetan.
Bi modelo daude: tiranteduna eta mauka motzekoa. Modelo bakoitzean, lau neurri: S, M, L eta XL. Denak, zortzi euroan salgai. Hau bai mauka! Eskuetatik dakenzkigute!
Diseinua OAK Tixertak-eko Aritz Ibañez lagunak egin digu.
Mintza, kanta, dantza, goza euskaraz!