Sanferminetarako bi aste besterik ez da gelditzen. Besta eredua zalantzan jarri dute azkenaldian Iruñeko zenbait eragilek. Mahai gainean jarri dituzte, besteak beste, Alde Zaharreko biztanleengan jaiak duten eragina, zezenketak eta matxismoa.
Marian Antoñana, Alde Zaharreko bizilagunarekin, sanferminei buruz hitz egin dugu gaurko Guardasolaren lehen zatian. Euskandinavia, kulturaren eremua dugu Euskalerria Irratian. Iker Alvarez poetaren eskutik, Bitoriano Gandiaga idazlearen obra ezagutu dugu. Haritz Iribas NUPeko zientzialariarekin Nafarroan egiten den ikerkuntzaz mintzatu gara. Georg Telemann musikaria hil zela 250 urte bete dira.
Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor ijurrarekin artista alemaniarrari eskaini diogu gaurko musika klasikoaren tartea.