Arratsaldeko 18:30ean Bat y Burrillos taldeak “Zikloa” izeneko emankizuna eskainiko du Elizar kultur gunean, Lizoain herrian. Bertan argazkiak, bideoak, dantza eta Jon San Martin kantautorearen abestiak kondaira zahar baten inguruan: aspaldiko garaian esaten zen hil ondoren ortzadarretik ilargiraino joaten garela, han euri bihurtu eta berriz lurrera etortzen garela Naturaren zikloa osatuz.
Elizar kultur gunean 60 hilarri biltzen dituen erakusketa ederra paratu dute Lizoainibar-Arriasgoitiko bizilagunek. Haiekin batera informazio ugari eta bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz antolatu dituzte.
Ordutegiak: larunbat eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara irailaren 30era arte.
Julen Aranguena Lizoainibar-Arriasgoitiko Kultur Batzordeko kidea eta Jon San Martin Bat y Burrillos taldeko partaidea Irrintzi Plaza saioan izan dira.