Nafarroako Foru Komunitateko lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko diru laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ekainaren 12an.
Diruz lagungarriak izanen dira euskararen erabilera, presentzia eta ikusgarritasuna handitzeko enpresetan eta/edo lantokietan hartzen diren neurriak eta euskara pixkanaka paisaian eta funtzionamenduan txertatzea helburu dutenak:
a) Kanpoko eta barneko errotulazioa egokitzea, baita ibilgailuena egokitzea ere.
b) Irudi korporatiboa egokitzea gutun-azaletan, bisita-txarteletan, idazpuruetan, entitatea identifikatzeko zigiluetan, poltsetan...
c) Aurretik zuten webgunea egokitzea hizkuntzaren aldetik (oinarrizko edukietara iristea berdintasunean, eta beti eguneraturik daudela).
d) Telefonoko harrera (mezuak, agurrak) eta bertatik bertarako harrera.
e) Idatzizko komunikazioetarako behar diren itzulpenak (gutunak, posta, sustapenetarako posta elektronikoak...).
f) Euskarazko hizkuntza prestakuntza.