Aitor Zubietak ezin izanen du gehiago pilota partidetan, profesional gisa aritu. Duela hamaika hilabete geldirik dago Etxarriarra eta gaur iragarri du, medikuek gomendatuta, ezin izanen duela kantxara itzuli. Belaunean du lesioa Zubietak.
Malko artean eman du gaur agerraldia. Juan Martinez de Irujok esan bezala, berak ere pilotari izaten segituko du nahiz ez profesionaletan, eta Irujok bezala asmoa du kantxan segitzeko.
2015eko irailean lesionatu zen azkenekoz, Bermeon. Belauneko lesio hori izan da Etxarri Aranazko pilotaria erretirora behartu duena.
Eskerrak eman dizkie familia eta lagunei, emazteari, gurasoei... «Ni pilotaria banaiz, haiengatik izan da».
Uztailaren 7an omenaldia eginen dio Aspek, Sanferminetako txapelketaren finalean.