Osasunbideak 215 plaza proposatu ditu Lan Eskaintza Publikorako

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 1a, 14:09

Lanpostuak erizainen laguntzaileentzako eta zeladoreentzako dira batez ere. Gobernuak egin dezakeen eskaintza da Espainiak jartzen dituen mugak kontuan hartuta. Mahai Sektorialean aurkeztu du, orain, sindikatuen aportazioak jasotzeko bidea zabaldu da. 

Osasunbideak Mahai Sektorialean egindako proposamena da. Lan Eskaintza Publikoan 215 plaza sartu ditu.

Lehen proposamena da mahai gainean jarritakoa eta orain sindikatuek aztertu eta aportazioak egin beharko dituzte.

Nafarroako Gobernuak igorri duen oharrean dio, Lan Eskaintza Publiko honek jasotzen dituela eskaintzen ahal diren plazen %100, kontuan hartuta Espainiak jartzen dituen mugak erreposizio tasa dela-eta.

C, D eta E mailako postuak dira 2015 plaza horietan eskainiko dituztenak. Gehienak, %70, erizainen laguntzaileak kontratatzeko litzateke, 92 plaza eta beste 75 zeladoreentzat.

10 postu erizainentzat, horietatik 6 bereziki Buruko Gaitzetako espezialitaterako. Laborategian aritzeko teknikari espezializatuentzat 15 plaza, lau plaza dokumentazio sanitarioaz arduratzeko teknikarientzat; beste lau anatomia patologikoan espezialistentzat eta beste lau famazilarien laguntzaileentzako plazak lirateke.

Ez da Lan Eskaintza Publiko bakarra izanen Osasunbidean. Oharrean jaso dute, beste bat deitzeko asmoa dagoela Espainiak Aurrekontu Legea onartzen duelarik.

Lehenengo proposamena da hau Osasunbideak Mahai Sektorialean jarri berri duena. 215 plaza lirateke, baina, orain sindikatuen esku gelditu da proposamena eta euren aportazioen zain. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!