Terrorismo delitutzat hartuta epaituko dute Altsasuko Auzia

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 1a, 14:03

Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Auzitegi Gorenak kasua. Eten egin zuten astelehenean auzia, erabaki arte norena zen epaitzeko eskumena eta gaur erdietsi du terrorismotzat jo eta Auzitegi Nazionalaren esku uztea. 

Terrorismoa edo liskarra. Bi horien artean erabaki behar zuen Auzitegi Gorenak. Gaur eman du erabakiaren berri: Altsasuko auzia terrorismotzat hartu eta Auzitegi Nazionalaren esku utziko du. Nafarroako Lurralde Auzitegiaren esku utzi izan balu liskar gisara epaituko litzateke hamaika gazte inplikatu dituzten kasua. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!