Euskarabideak 650.000 euro bideratuko ditu toki-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 30a, 20:16

Iaz, 300.000 euro eman zizkien tokiko erakundeei. Ekainaren 29rako aurkeztu behar du eskaera diru laguntza jaso nahi duenak.

Hainbat jarduera-mota dira laguntza honen bidez finantzatuko direnak, gaurko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman den bezala:

Toki-erakunde eskatzailearen eremuan sortutako programak, 350.000 euroko aurrekontua.

- Euskara kultur eta gizarteko bizitzan erabiltzeko programak eta proiektuak: literatur lehiaketak, zinema, ipuin-kontalariak, hitzaldiak, bertsolaritza, euskara ikasteko programak, erakusketak, ikerketen argitalpena eta abesti-emanaldiak.

- Euskararen presentzia sustatzeko ekimenak: udaleko aldizkari edo buletinen idatzizko argitalpenak eta kale, bide edo eraikinak errotulatzea.

- Euskaraz emandako prestakuntzako tailerrak edo ikastaroak.

Euskarako zerbitzu teknikoen sareak egindako proiektuak eta zenbait toki-erakunderen artean elkarrekin egindakoak. Proiektu horietarako 200.000 euro erabiliko da.

Euskarako zerbitzu teknikoak sortzea eta egonkortzea. Modalitate horretarako 100.000 euro bideratuko dira.

Deialdiaren oinarriak gaur argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta laguntzak eskatzeko epea ekainaren 29an amaituko da. Laguntzak telematikoki aurkeztuko dira www.navarra.es webguneko Zerbitzuen Katalogoko fitxaren bidez.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!