Oier Sanjurjo: "Nahiko bakarrik egon naiz taldetik tira egiten"

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 30a, 21:27

Oier Sanjurjo, Osasuna futbol taldeko atzelaria eta kapitaina Metropoli Forala saioan izan dugu.  Amaitu den denboraldiaz eta etorkizunera begira talde gorritxoak dituen erronkez aritu gara Lizarrako semearekin.

Oier Sanjurjoren hamaikakoa

1) “Ezustean igo ginen eta horren ondorioz nahi eta ezin ibili gara denboraldi osoan zehar”.

2) “Zaleek maila eman dute; zuzendaritzak, jokalariok eta entrenatzaileek, ez”.

3) "Aurtengoa bezain denboraldi aldrebesa ez dugu sekula izan”.

4) “Lehen Mailan egonik taldeak ekonomikoki asko irabazi du”.

5) “Martinek asmatu zuen gu motibatzen baina azkarregi kanporatu zuten eta ez zioten aukera handirik eman taldea berbideratzeko”.  

6) “Caparrosek ez zuen konfiantzarik gugan; utzi izan baliote hamaika jokalari berri ekarriko zituen”.

7) “Petar Vasilevichek etengabe aldatzen zuen sistema eta ez genekien nola jokatu zehazki”.

8) “Nahiko bakarrik egon naiz taldetik tira egiten eta merezi gabeko kritikak ere jaso ditut".

9) “95 gol jaso ditugu eta hori izan da jaitsieraren gakoa; batez ere defentsan egin dugu huts”.

10) “Proiektu sendo bat finkatu eta epe luzera oinarriak jartzeko tenorea da”.

11) “Lehen Mailara itzultzea ez da lehentasuna, orain”.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!