Buruz buruko gogorraren ostean Oinatz Bengoetxearentzat izan da txapela. Faboritoa Iker Irribarria bazen ere leitzarrak jakin izan zuen nola aurre egin. 18 eta 22 amaitu zen lehia. Bizia eta indartsua. Faboritoa zen aramaiokoa baina Bengoetxeak eutsi eta buelta ematen jakin zuen. Bigarren buruz buruko txapela du Bengoetxeak eta lehena duela bederatzi urte erdietsi zuen.