Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Uxue Barkos: "Legean oinarrituta eta errealista da euskararen dekretua"

Euskalerria Irratia 2017-05-19 08:28   Euskara  Nafarroa

"Arduratsua eta errealista" da Gobernuak diseinatu duen Euskararen Foru Dekretua. Legea aldatzeko gehiengorik ez dagoen bitartean legea bera da oinarria, gaineratu du. 

Uxue Barkos: "Legean oinarrituta eta errealista da euskararen dekretua"
Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan hitz hartu zueneko une bat. Arg:eitb.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Parte hartze prozesuaren ondorioz EH Bilduren ustez Euskararen Foru Dekretuaren proposamena “ahuldu” egin du Gobernuak. David Anautek uste du azken aldian egindako aldaketak ez direla batere ausartak. "Dekretua ezagutu genuelarik egindako balorazioa gazi-gozoa izan zen, orain, gehiago da gazia, nahiz eta oraindik ere dekretuak badituen positiboak diren zenbait gako", esan du Anautek. 

Nafarroako Lehendakariarena izan da erantzuna emateko ardura osoko bilkuran. Uxue Barkosek esan du Vascuencearen Legea oinarri hartuta garatu dutela Euskararen Foru Dekretua. “Arduraz jokatzen ari gara eta errealista da dekretua”, nabarmendu du. Legea aldatzeko gehiengorik ez dagoen bitartean legea bera izan behar da oinarria, esan du Barkosek.

Gobernua ez da inoren beldur: “parlamentuaren presioen ikararik ez dugu”. “Errazagoa zitekeen legea aldatzeko gehiengorik ez izanda, dekreturik ez genuela aurkeztuko esatea, baina, ausart jokatu dugu eta arduraz eta errealitateari begiratuta aurkeztu dugu proposamena”. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa