Osasunbideak kudeatuko ditu ospitaleko sukaldeak

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 11a, 14:28

Fernando Dominguezek iragarri du ekainaren 1etik kudeaketa publikoa izanen dela Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeetan. 

Oraingoz ez dute proposamenik jaso janaria platerean jartzeko, banatzeko eta garbitzeko, enpresa bakar batek ere ez du kontratazio eskaintzarik egin. Maiatzaren 9an amaitzen zen horretarako epea eta hortaz, inork eskaintzarik egin ez duenez, publiko izatera pasako da zerbitzu hori.

Osasunbideak aukera hori bazela jakitun zen eta lan egin duela inork proposamenik egin ezean publiko izanda hartu beharko diren neurri eta aldaketak txertatzeko.

Hala, ekainaren 1etik aurrera, Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeak berriz ere publiko zianen dira.

Zein aldaketa izanen dira?

Besteak beste 100 langile berri izanen dira, orain arte sukalde lanetan aritu diren 42 langilerekin batera.

Kostuari dagokionez, aurreikusi du Dominguezek urtero 3,3 milioi euro beharko direla zerbitzu hori kubritzeko

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!